Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Badia I Margarit, Antoni Maria

Katalan idazlea (Bartzelona, 1920). 1948tik espainieraren katedraduna izan da Bartzelonako Unibertsitatean, eta 1977az geroztik katalanaren gramatika historikoarena. Hurrengo urtean, 1978an, unibertsitate horretako errektore hautatu zuten, eta 1981 eta 1984an ere berriz hautatu zuten. Badiaren lehen idazlanek aragoierari buruzko ikerketak biltzen zituzten: Contribución al vocabulario aragonés moderno (1948, Aragoieraren hiztegi modernoari egindako ekarpena) eta El habla del valle de Bielsa (1950, Bielsa haraneko hizkera). Katalanari buruz ere lan ugari egin ditu: Gramática histórica catalana (1950, Katalanaren gramatika historikoa); Gramática catalana (1962, Gramatika katalana); Llengua i cultura als Països Catalans (1964, Herrialde Katalanetako hizkuntza eta kultura); La lengua catalana de ayer y hoy (1973, Lehengo eta oraingo hizkuntza katalana); Veinticinco años de estudios sobre la lengua y la literatura catalanas (1950-1975)(1976, Hizkuntza eta literatura katalanari buruzko 25 urteko ikerketak (1950-1975)); Ciencia y pasión en la cultura catalana (1977, Jakintza eta grina kultura katalanean); Katalanaren gramatika historikoa liburuaren katalanezko argitalpena (1981) eta Lengua y sociedad. Etapas de la normalización (1982, Hizkuntza eta gizartea. Normalizazioaren aldiak).