Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baden-Baden

Alemania mendebaleko hiria (Baden-Würtenberg), Rhin haranaren ordokian, Oihan Beltzaren ipar-mendebalean. 49.257 biztanle (1984). Ur termalek (erromatarren garaian Aurelia Aquensis izena izan zuen hiriak) ospe handia izan zuten Europa osoan XIX. mende erdialdean. VII. mendeko eliza, XV. mendean estilo gotikoaren moldeen arabera konpondua. Errenazimentuko gaztelua.