Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aurelio, Marco

(Lat. Marcus Aurelius Antoninus) Filosofo estoikoa eta Erromako enperadorea (Erroma, 121 - Viena, 180). Artean 17 urteko mutila zela, Hadriano enperadoreak bere ondorengotzat nahi izan zuen. Antonino enperadoreak semetzat hartu zuen, eta bere alaba eman zion emaztetzat. Zesar eta enperadore izan zen. Inperioaren administrazioa berritzen ahalegin handiak egin zituen. Hala ere gerra asko pairatu behar izan zuen bere enperadore aldian partiarren eta germaniarren kontra. Bere bizitzaren azkeneko hamar urteetan bere «Bakarrizketetako» hamabi liburuak idatzi zituen grekoz (Pentsamenduak).