Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aureliano

(Lat. Lucius Domitius Aurelianus) (Sirmium, Illiria, 212 - Cenophrurion, Trazia, 275). Klaudio II.aren buruzagi militarra, enperadore izendatu zuten haren aurrekoa hil ondoren. Severo Alexandro hil zenetik banaturik zegoen inperioa bateratzen saiatu zen. Bandaloak eta alamanak ohildu bazituen ere, Dazia galdu zuen (275). Inperioaren batasun moralaz ere arduratu zen eta Eguzkiaren gurtza sartu zuen Erroman; tenplua eta apaiz-talde bereziak eskaini zizkion eta Sol invictus («eguzki guztietan garaile») jaia jarri zuen abenduaren 25ean. Horrez gainera, deus invictus («jainko guztietan garaile») izendatu zuen bere burua eta Eguzkiak lurrean zuen ordezkaritzat jo.