Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Augia

Mit. Elideko erregea, Helioren semea, Argonautetariko bat. Augiaren azienda munduko larriena zen, eta ukuiluak aspaldi garbitu gabe zeuden. Heraklesekin egindako akordioaren arabera, honek ikuiluak garbitu behar zituen eta ordainez aziendaren hamarrena jasoko zuen. Heraklesek, Alfeo ibaia desbideratuz, bete zuen bere egitekoa baina Augiak ez zuen emandako hitza bete. Heraklesek hil zuen.