Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Auger, Pierre Victor

Frantses fisikaria (Paris, 1899 - Paris, 1993). Bere izena duen efektua (Auger efektua) aurkitu eta interpretatu zuen 1925ean. Auger efektua: elektroi jaulkipena, izpi erasotzaile baten eraginez (X fotoiak) sortua, non abiadura izpitik independentea den. Materiaren egoera arras ioituak sortzeko aukera ematen du Auger efektuak, eta azaleren azterketarako sistema espektrografiko gisara erabiltzen da. Auger Unescoko Zientzien saileko kide izan zen 1964. urteaz geroztik.