Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atlantida

(Gr. Atlantis) Platoni jarraituz (Kritias), duela 9.000 urte, Herkulesen zutabeetatik harantzago, Atlantikoan, izan omen zen uhartea, kataklismo baten eta uholde izugarri baten ondoren, erabat desagertu bide zena. Atlantidaren elezaharra prosa eta olerki lan ugariren inspirazio iturri izan zen: F. Bacon («Atlantida Berria»), J. Verdaguer («L’Atlàntida), O. de Andrade (Atlántida) eta Pierre Benoit (L’Atlantide).