Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atlanta

Ameriketako Estatu Batuetako hiria, Georgia estatuko hiriburua. 496.973 biztanle. Hirialdeak 2.500.000 bizilagun inguru ditu, % 40 beltzak. Estatu Batuetako hego-ekialdeko hiriburu nagusia, finantza, merkataritza eta zerbitzuetan oinarrituriko Atlanta, Washington eta New Orleans artean biztanle gehien dituen hiria da. Garrantzi handiko komunikazio gunea. Askotariko industria (ehungintza, kimika, altzariak). Unibertsitateak. Atlantan egin ziren 1996ko Olinpiar Jokoak. Martin Luther King-en jaioterria da. Bertan dago Coca Cola enpresa handiaren egoitza nagusia.  v  Historia. Atlanta Konfederatuen hiriburu izan zen Estatu Batuetako Banakuntza Gerran. 1864ko irailean hartua, Iparraldeko armadako Sherman jeneralak erre egin zuen urte bereko azaroan.