Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atlas

edo Atlante. Mit. Greziako mitologiako erraldoia. Klimeneren eta Japetoren semea, Prometeoren eta Epimeteoren anaia eta Hiaden, Pleiadeen eta Hesperideen aita. Erraldoien eta jainkoen arteko gerran esku hartu zuen. Zeusek garaiturik, beronek zeru-ganga sorbaldaren gainean eustera kondenatu zuen.