Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

atakama

iz. Atacama izeneko basamortuan bizi zen herria. Egun talde mestizo batzuk baizik ez dira geratzen. Artzain, laborari eta arrantzaleak, merkataritza eta kultura harremanak izan zituzten aldameneko herriekin, iparraldeko zibilizazio aurreratuagoen eta hegoaldeko herri primitiboen artean zubi eginez.