Atahualpa
(Kitxua hizkuntzaz atahu, «gartsu» eta allpa, «gozoa») (Cusco, 1502? - Cajamarca, 1533) Azken enperadore inka (1525-1533), Huayna-Kapak enperadorearen semea eta Huaskar legezko enperadorearen anaiordea. Aitak bera hil ondoan inperioa bi semeen artean banatzeko hartu zuen erabakiak ekarri zuen gerra zibilean, Atahualpa hasieran anaiari nagusitu eta Inka bihurtu bazen ere, Huaskarrek garaitu zuen ondokoan, Pizarro espainiar konkistatzaileak lagunduta. Pizarroren eta Atahualparen arteko elkarrizketa batean, kristau egin eta Espainiako erregea ezagutzeko aitzakian, atxilotu zuen espainiarrak. Bahisari handi bat (gela bete urre) ordaindu zuen arren, hiltzera kondenatu zuten Atahualpa enperadorea, azkenean bataioa onartu bazuen ere. Lepoa bihurrituta hil zuten espainiar konkistatzaileek.