Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Atacama

Txile iparraldeko basamortua (Tarapaca, Antofagasta eta Atacama iparraldea), Ozeano Barearen paraleloan betiere, Peruko mugaraino hedatzen dena. Gatz sakonune handiak daude basamortu honetan. Sodio nitratoa eta kobrea. Iparraldean, Boliviak Ozeano Bareko gerraren ondoan utzi behar izan zuen Atacama herrialdea egungo Antofagasta da. Hegoaldean, Txileko Atacama herrialdea ageri da: 78.268 km2. 183.071 biztanle. (1982). Hiriburua: Copiapo.