Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arzelus, Andres

(«Luzear») Euskal hizlari, idazle eta kazetaria (Donostia, 1898 - Baiona, 1949). Literaturagile gisa ez baina euskal higikundearen sustatzaile bezala nabarmendu zen. «El Día» egunkariko euskal orriaren arduraduna eta «Argia» aldizkariko zuzendaria zen faxistek gerra zibila piztu zutenean.