Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arzamendi Ceciaga, Beatriz

Gipuzkoar musikagilea (Arrasate, 1961). Arrasate Musical akademian hasi zituen musika ikasketak, eta biolina landu zuen bereziki. Ondoren, Donostiako Goi Kontserbatorioan eta Madrilgo Goi Erret Kontserbatorioan jarraitu zituen bere ikasketak. Harmonia, kontrapuntu eta konposizioko goi mailako irakasle titulua eta Abesbatza eta Orkestren zuzendaritza titulua eskuratu zituen Madrilen. 1985ean, Madrilgo Udaleko Musika Liburutegiko Ganbera Orkestra sortzeko lanean ibili ondoren, bertan dihardu, eta lehendabiziko biolina da.