Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arzallus Antia, Amets

Lapurtar bertsolari eta kazetaria (Donibane Lohitzune, 1983). Jexux Arzallus bertsolari goiaztarraren semea da. Hainbat aldiz irabazi du Iparraldeko eskolarteko txapelketa, eta baita Nafarroako txapelketa ere. 2005ean Txapelketa Nagusiko finalera iritsi zen, eta 2008an lehen Iparraldeko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen. Kazetari gisa, elkarrizketak egiten ditu Argia aldizkarirako, eta kolaborazioak Euskadi Irratian. Gainera, irakaslea da Hendaiako bertso-eskolan.