aromatiko
izond. Kim. Gai organikoetan, molekula egituran ziklo asegabe bat edo gehiago duenaz esaten da. Karbonozko atomoek lotura bakun edo bikoitza dute gai aromatikoetan. Aztertu ziren lehen gaiak urrindunak zirelako esaten zaie aromatiko. Bitaminak, hormonak, kolore-emaileak, hainbat droga etab. daude gai aromatikoen artean.