Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arocena Echeverria, Javier

Gipuzkoar margolaria (Donostia, 1935). Bakarkako lehenengo erakusketa 1955ean egin zuen Donostian. Harrez gero, Bilbon, Iruñean, Eibarren, Gasteizen, Zaragozan eta Pauen ere egin ditu erakusketak. Bere pintura tinkoa eta humanista da. Beste hainbat artistarekin batera Ur taldean aritu zen.