Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aron, Raymond

Filosofo eta soziologo frantsesa (Paris, 1905 - Paris, 1983). Sorbonako irakaslea (1957) eta Frantziako Ikastetxeko kidea (1970). Industria gizartearen lehen ikerlarietakoa. Londresko France Libre-ko erredakzio burua (1940-1944). Soziologia eta ekonomian aditua, bere garaiko eskuin liberal kontserbadorearen pentsalari nabarmenenetakoa izan da. Sartrerekin batean Les temps modernes gogoeta aldizkariaren fundatzailea, eztabaida gogorra izan zuen harekin, marxismoa kritikatuz. Lan askoren egilea, horien artean: Introduction à la philosophie de l’histoire (1938), Le Grand Schisme (1948), L’Opium des intellectuels (1957), Histoire et dialéctique de la violence (1973), Mémoires (1983).