Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arnim, Ludwig Joachim

(Achim von deitua). Alemaniar poeta eta eleberrigilea (Berlin, 1781 - Wiepersdorf, 1831). Elizabeth Brentanoren senarra. Fantasia handiko eleberriak idatzi zituen: Dolores kondesa (1810); Egiptoko Isabelle (1812); Koroaren jagoleak (1817). Brentano koinatuarekin batera alemaniar kantu herrikoiak bildu zituen: Haurraren adar miragarria (Des Knaben Wunder, 1806-1808), gerora G. Mahlerrek musika jarri zizkienak. Azken obra honek eta Eremutarrarentzako egunkaria (Zeitung für-Einsiedler, 1808) izenekoak eragina izan zuten XIX. mendeko Alemaniako poesian.