Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arnim, Elizabeth von

(Bettina Brentano). Alemaniar idazlea (Frankfurt, 1785 - Berlin, 1859). C. Brentanoren arreba eta A. von Arnimen emaztea, bigarren erromantizismoko musa. Goetheren mireslea, gutunak trukatu zituzten, fantasia eta errealitatea nahasiz: Goetheren eta neska baten arteko gutunak (Goethes Briefwechsel mit einem Kinde, 1835). Beethovenekin ere gisa bereko harremanak izan zituen. Industriako proletargoari erreparatu zion lehenetarikoa izan zen Arnim: Erregearentzako liburua (Das Buch gehört, 1843), Goetheren amarekiko irudipenezko solasa.