Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arnhem

Herbeheretako ekialdean dagoen hiria, Gelderland probintziako hiriburua. 132.400 biztanle erdigunean eta 272.400 kanpoaldeko auzoak kontuan hartuta. Inguruko komunikazio lotune eta merkatu gune garrantzitsua da. Mekanika eta kimika industriak eta oihalgintza. Bigarren Mundu Gerran borroka bortitzak izan ziren bertan. Aliatuek alemanen aurkako eraso handi bat prestatu zuten, baina hegazkin gutxi zituztela eta luzatu egin zen. Bitartean erresistentzia antolatu zuten alemanek. Horrekin batera eguraldia txartu egin zen. Bi arrazoi horien ondorioz bertan behera utzi behar izan zuten erasoa.  v  Arnhem lurraldea. Australia iparraldeko penintsula zabala, Timor eta Arafura itsasoen eta Karpenteriako golkoaren erdian dagoena. Mendebaldean Arhemgo lurmuturra dago.