Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Armstrong, Lance

Estatubatuar txirrindularia (Plano, Texas, 1972). Gaztetan, igerian eta krosean nabarmendu zen, eta, hurrena, triatloian, non bi nazio sari irabazi baitzituen. 1990ean, txirrindularitzari ekin zion, eta, artean amateur zela, Atlantako First Union Grand Prix-a eta Pittsburgh-eko Thrift Drug Classic-a irabazi zituen; izugarrizko balentriak ziren, profesionalek irabazten baitzituzten horiek normalean. Profesional mailara igarorik, Motorola txirrindularitza-taldean sartu zen, eta munduko txapelketa eta Estatu Batuetako profesionalen txapelketa irabazi zituen segituan. Garaipen ugari lortu ditu harrezkero. 1999 eta 2000. urteetako Frantziako Itzuliak irabazi ditu.