Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Araoz, Andres

Euskal irudigilea (Oñati, XVI. mendea). Hainbat erretaularen egilea da Euskal Herrian eta besterrietan: Genevillako San Esteban parrokikoa, Eibar, Itziar, El Busto eta Armañanzas herrietako elizetakoak, etab. Michelangelorengandik eragin handia jaso zuen, eta berak, bere aldetik, eragin handia izan zuen Euskal Herriko irudigileen artean. Erretaula asko amaitu gabe utzita hil zen.