Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arapaho

iz. Etnogr. Algonkin jatorriko Ipar Ameriketako indiar tribuko kidea. Estatu Batuetako Montana, Oklahoma eta Wyoming estatuetan bizi dira gaur egun arapahoak. Jatorriz Aintzira Handien mendebaldekoak dira; handik emigratu eta jatorriz zuten nekazaritzako bizimodua utzirik, belazeetako kulturara egokitu ziren, bisontearen ehizatik biziz batez ere. 1867an Estatu Batuetako armadak menderaturik, indiar erreserbetara eraman zituzten.  v  Arapaho hizkuntza algonkin familiakoa da. Gaur egun 2.000 pertsona inguruk hitz egiten dute.