Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aparailu

iz. Mek. Lan bat egiteko beharrezko den tresneriari ematen zaion izena.  v  Arrantza aparailua. Soka lodi batek eta soka horretatik zintzilik dauden beste sokatxo batzuek osatzen dute arrantzarako tresneria. Zintzilik dauden sokek, amuak dituzte muturrean. Hiru mota bereizten dira aparailuen artean: ur handitako aparailua, itsasertzean arrantza egitekoa eta kaia edo itsasadarretan erabiltzekoa.