Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apaolaza, Joseba

Gipuzkoar antzezlea (Urretxu, 1960). 1984. urtean, ordu arteko irakasle lana utzita, eman zion hasiera Apaolazak bere antzerki bide profesionalari, Los justos obrarekin. Geroztik, hamaika antzerki lanetan, telebista sailetan eta filmetan parte hartu du. Euskal Herritik kanpo lan gehien egin duen euskal antzezleetako bat da. Antzerkigintzan Mefisto (1994), Shakespeare osoa (1998), Dakota (1998) edota Ez da hain erraza (2000), dira egin dituen lanik aipagarrienak. Zinemari dagokionez, Días contados (1994), Malena es un nombre de tango (1994), Blanca o la luna (1996), Sí, quiero (1999), Carretera y manta (1999), eta La voz de su amo (2000) filmetan parte hartu du. Telebistan, berriz, Bi eta bat (1990), Jaun eta Jabe (1995), Periodistas eta Hertzainak(1999) telesailetan lan egin du, besteak beste.