Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antselmo Canterbury-koa, santua

Teologo eta filosofoa (Aosta, 1033 - Canterbury, 1109). Normandiako Bec monasterioko abatea (1078) eta Canterburyko artzapezpikua (1093). Gilen Gorri eta Henrike I. erregeek erbesteratu zuten apezpiku hautaketan izan zezakeen eraginaren beldurrez. Bere mendeko prelatuetan jakintsuenetakoa izaki, bere marka utzi zuen abiatu berria zen eskolastikan. Fedea arrazoiaren argitan ulertzen saiatu zen; hori da Monologium eta Proslogium obren gaia. Espekulazio filosofikoa fedearen azalpen gisa definitu zuen (fides quaerens intellectus) eta harentzat sinetsi beharra zegoen ulertu ahal izateko (credo ut intelligam), baina gero sinetsia ulertzen saiatu beharra zegoela adierazten zuen. Unibertsalen arazoan Platonen aldeko agertu zen, eta errealismo horretatik etorri da bere «argumentu ontologikoaren» balioa. Monologium hark Hirutasunaren dogmaren a priori froga izan nahi bazuen, Cur Deus homo izenburukoaren bidez Gizakundearen dogma modu arrazionalez interpretatzen saiatu zen.  v  Jaia, apirilaren 21a.