antropomorfo
izond. Giza itxura duena. v Zool. Zutik ibili eta egon daitekeen tximu katirrinoez esaten da. Handi samarrak izaten dira, garuna aski handia dute, soina motz zabala, eta besoak hankak baino luzeagoak; isatsik ez dute. Gizonaren hurbileneko ahaidetzat hartzen dira. Bi familia daude: hilobatidoak (giboiak) eta pongidoak (gorila, txinpantzea eta orangutana). v Lehenengo tximu antropomorfoak Egiptoko oligozenoan aurkitu dira (Parapithecus). Miozenos garaian, Afrika eta Eurasiara hedatu ziren. Talde bat sortu zen Europan, Dryopithecus taldea, eta beste bat Asian, Sivapithecus izenekoa. Ponjidoen artean Proconsul izenekoaren motako fosilak dira aipagarriak, espezializazio maila handia azaltzen baitute. Aipatzekoa da orobat Oreopithecus, humanoideen hainbat ezaugarri baititu.