antropometria
iz. Giza gorputzaren neurri eta proportzioak aztertzen dituen antropologiaren adarra. Antzinatik sortu zitzaien zientzialariei giza gorputzaren neurriak eta horien arteko proportzioak ezagutzeko grina. Klasiko bilakatu diren proportzioak ere finkatu ziren, baina horiekiko desberdintasun handiak ageri dira arrazaren, pertsonaren eta batez ere, adinaren arabera, eta gaur egun jakina da neurrian eragin handia duela ingurugiroak. Dena dela, neurtu beharrekoa aldatzen bada ere, kasu batean eta beste batean erabiltzen den teknikak berdina behar du izan. v Antropometria judiziala. Pertsonen nortasuna ezagutzeko datuak jasotzen dituen alorra. Behatzetako arrastoak eta belarrietako lobuluak ditu aztergai nagusi.