Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antoñana Chasco, Pablo

Nafar idazlea, gaztelaniaz idazten duena (Viana, 1927). Euskal Herriko hainbat hedabidetan argitara eman ditu bere artikuluak. Narratiba landu du gehienbat; kaleratu dituen ipuinen artean daude: El aguilucho herido (1948), Donostia Hiria saria jaso zuen El tiempo no está con nosotros (1961) eta Joelle, mi amiga (1976). Eleberrigintza ere jorratu du: El Capitán Cassou (1959), No estamos solos (1963), Pequeña Crónica (1973), Relato cruento (1977) eta La cuerda Rota (1995), Nadal sarietan finalista geratu zen eleberria. Bestelako lanak ere eman ditu argitara: Noticias de la Segunda Guerra Carlista (1990), Memoria, divagación, periodismo (1996) eta Textos y pretextos (1996). Urte berean eskuratu zuen Kulturako Principe de Viana saria.