Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antonioni, Michelangelo

Italiar zinemagilea (Ferrara, 1912 – Erroma, 2007). Garuneko odol isuri baten ondorioz 13 urtez ezin mugiturik eta ezin hitz eginik egon ondoren, Hodeietatik harantz zuzendu zuen Wim Wendersekin batera 1995ean, eta bi sari jaso zituen urte horretako Veneziako Jaialdian. Orobat 1995. urtean, ohorezko Oscar saria eman zioten bizitza osoan egindako lanagatik.