Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

antidiuretiko

izond. Med. Antidiuresia sortzen duena edo hari dagokiona.  v  Guruin antidiuretikoa. Hipofisiaren atzealdean dagoen guruina, giltzurrunetatik ura kanpora jariatzea galarazten duena. Van Dyke zientzialariak aurkitu zuen guruin antidiuretikoaren egitura kimikoa, proteinaz osatua. Bi motatako funtzioak betetzen ditu guruin antidiuretikoak: gernuaren sorrera galarazten du batetik, hau delarik fisiologiari dagokionez garrantzi gehien duena, eta zainetako gihar lauetan ere badu eragina, era horretara arterietako tentsioa igotzen duelarik. Lehen funtzioa betetzen ez denean diabetes mota bat azaltzen da, gernu hipotoniko gehiegi jariatzen baita.