Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

antigeno

iz. Med. Organismoan sartuz gero antigorputzak sor ditzakeen bakteria, toxina edo beste edozein gai. Animalietan edo landareetan agertzen dira antigenoak. Arriskutsuak izan daitezke; hainbat motatakoak izaten dira, antigorputzetan eragiten duten erantzunaren arabera. Moldatutako gai naturalak izaten dira edo artifizialak bestela, sintetikoak. Toxinak eta mikrobio gehienek ere ezaugarri antigenikoak dituzte.