Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ansola Larrañaga, Gurutz

Gipuzkoar ikertzaile eta irakaslea (Azpeitia, 1924). Ekonomia zientzietan lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta zuzenbidean Valladolidekoan. Ekonomia irakaslea izan da Deustuko Unibertsitatean, Donostian. Euskal Herriko ekonomia egiturak eta haien aldaketa, nazioarteko diru sistema dolarraren mende eta ongizate-estatuaren krisia eta etorkizuna izan dira bere ikerlan nagusiak. Eusko Ikaskuntzaren Gizarte eta Ekonomia Zientziak saileko lehendakaria izan zen 1978tik 1980ra. Kaleratu dituen lanen artean: Euskal Herriko ekonomiaz (1971), USAren agintaritza eta dolarraren ahulezia (1972), Ongizate estatuaren krisialdia eta etorkizuna eta Europear banku zentralaren moneta politika bakarra. Gipuzkoako Ikastolen Federazioaren sortzaile eta elkarte honen lehendakari izana; Gasteizko Legebiltzarreko kide eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari ere izan zen.