Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ansorena Miner, Jose Ignazio

Gipuzkoar musikagile, idazle eta antzezlea (Donostia, 1953). Filosofia eta letretako ikasketak egin zituen. Txistulari eta musikagile famatua da. Donostiako Txistu Taldeko zuzendari, Kontserbatorio Nagusiko katedradun eta Txistu Gozoa izeneko metodoaren egilea. Musikologia aldetik ikerkuntza lan asko ditu eginak: besteak beste, Euskal Kantak (1993) eta Iztueta-Albéniz-en musika bilduma. 1982. urtean, Euskaltzaindiak antolatutako Felipe Arrese-Beitia poesia saria irabazi zuen, Emeki itxaropendutako egunkaria liburuarekin. Gazte literatura ere landu du (Gloria, 2000). Txirri, Mirri eta Txirribiton euskal pailazo hirukote ezagunaren fundatzaile eta kide da (Mirri).