Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anquetil, Jacques

Frantses txirrindularia, kirol horren historiak eman dituen txapeldunetan handienetakoa (Mont-Saint-Aignan, Normandia, 1934 - Erruan, 1987). Frantziako eta nazioarteko txirrindulari nagusia izan zen luzaroan. Bost aldiz irabazi zuen Tour de France itzuli ospetsua.