Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anpurdan

Kataluniako eskualdea (Girona), Pirinioen eta Mediterraneo Itsasoaren artean. 2.000 km2 dira guztira, eta 120.000 biztanle inguru. Bi alderdi bereizten dira: Anpurdan Garaia eta Anpurdan Beherea. Baliabide ekonomiko garrantzitsuenak nekazaritza (laboreak, arroza, ardoa, fruituak), abeltzaintza, eta turismoa (Costa Brava) dira. Hiri nagusiak: Figueres, Cadaqués, S. Feliú de Guixols eta Palamós. Historiako garai guztietako eraikuntzak eta biziguneak daude bertan. Aipatzekoak dira batez ere Ullastret, Anpurias, San Pere de Roda.