Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

anoa 2

iz. Zool. Abelgorrien familiako artiodaktilo ugaztuna (Anoa depressicornis). Betabereetan txikiena da: 2 m luze izaten da, isatsaren 30 cm-ak ere kontutan hartuta; eta m bat inguru izaten da garai. Adar motz zuzenak izaten ditu, kanporantz irtenak. Binaka edo talde txikika bizi izaten da Celebe uhartean, ordoki garai aintziratsuetan. Musketa usain handia izaten du.