Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ankara

(Ant. Ancyra edo Angora) Turkiako hiriburua, Anatoliako goi ordokiaren mendebaldean. 2.000.000 biztanle (1990ean). Turkiako bigarren hiria, Istanbulen ondotik. Nazioarteko aireportua 27 km-ra. Bi unibertsitate. Auzo berriak, gotorlekuaren inguruan zabaldu zen hiri zaharraren behe aldeetan hedatu dira. Hiri zaharrean hondakin erromatarrak eta XIII. mendearen hasierako Arslanhane mezkita daude. Museo hitita eta etnografikoa. Ankara politika eta administrazio hiria da batez ere.  v  Historia. Ankara hiri garrantzitsua zen hititen inperioaren garaian (K.a. XVI-XIII. m.). Erromatarrek Galatia probintziako hiriburu bihurtu zuten eta bertan eraiki zuten Augustoren tenplua. Bertan sortu zuen San Paulok komunitate kristau bat. Persiar, arabiar eta, azkenik, turkiarren esku egon zen. Mende batzuetan halako garrantzirik izan ez zuelarik (XVI-XVIII), garrantzi berezia hartu zuen XIX. mendean turkiarren artean eta, 1919an, Mustafa Kemalek bertan ezarri zuen gobernu berriaren egoitza. Turkiako hiriburua da, 1923. urtetik aurrera.