Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anjouko Dukea, François

Frantziako Henrike II.aren semea (Saint-Germain-en-Laye, 1554 - Château-Thierry, 1584). Frantziako errege aulkia erdietsi nahirik, protestanteekin bat egin zuen bere anaia Henrike III.aren aurka, baina ezin izan zuen helburu hori lortu. Hura hil ondoan, Henrike Nafarroakoa izendatu zuten Frantziako errege.