Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

anilina

iz. Kim. Bentzenotik sortutako amina; hidrogenoa amino erro batez ordezkatuz sortzen da. 189° C-an irakiten du, 1,024ko trinkotasuna du eta solido bihurtzen da -20° C-an. Ez du kolorerik, baina argiaren eraginarekin gris kolorea hartzen du. Sufrea eta fosforoa urtzen ditu. Usain txarrekoa da, eta guztiz pozoitsua. Koloremaileak, plastikoak eta sendagaiak egiteko oinarri gisa erabiltzen da.