Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Angulo, Alex

Bizkaitar antzezlea (Erandio, 1953). Zineman eta telebistan egin ditu lanik arrakastatsuenak. Egin dituen filmen artean, Segoviako ihesa (1981), El rey pasmado (1991), El día de la Bestia (1995), Así en el cielo como en la tierra (1995), Hola, ¿estás sola? (1996), Carne trémula (1997), Los años bárbaros (1998), Muertos de risa (1999) eta Las Alas del corazón (1999) aipa daitezke. Hainbat telesailetan ere parte hartu du, esaterako Villarriba y Villabajo (1994) eta Periodistas (1997tik aurrera) telesailetan; azken horrek ospe handia eman dio, gainera. 1996. urtean, Ondas saria jaso zuen Alex de la Iglesiaren El día de la bestia filmean egin zuen lanagatik.