Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Angulemako Dukea

(Louis Antoine de Bourbon) Frantziako azken delfina (Versailles, 1775 - Goritz, Austria, 1844). Artois-eko kondearen (Karlos X.a izango zena) semea, iraultzaren hasieran emigratu behar izan zuen (1789). Wellington jeneral ingelesaren gudarostearekin, Bordelen sartu (1814ko martxoa) eta Frantzia hegoaldea bultzatu zuen Napoleon I.aren aurkako matxinadan (Ehun Egunak, 1815eko martxoa-ekaina), baina ez zuen bere asmoa gauzatu ahal izan. 1823. urtean, Espainiako Fernando VII.aren aldeko espedizioaren buru bezala igaro zen Espainiara (San Luisen Ehun Mila Semeak). 1824. urtean delfin izendatu bazuten ere, uko egin behar izan zion erregetzari, 1830eko uztaileko iraultzaren ondorioz.