Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hadrianopolis

(Egun Edirne, Turkia) Traziako hiri greziar zaharra, Hadrianok edertu zuena. Bertan lortu zuten godoek erromatarren aurkako lehen garaipena (378). Murat I.a Sultanak 1361. urtean konkistatu eta Otomandar Inperioko hiriburu bihurtu zuen. Bertan sinatu zen Greziaren independentzia ezagutzen zuen ituna (1829). 1920. urtean Greziari eman bazitzaion ere, Lausanako itunak (1923) berriro Turkiari itzultzea erabaki zuen.