Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

androgeno

iz. eta izond. Med. Hormona maskulinoa, bi sexuetan agertzen dena eta giltzurrun gaineko guruinak jariatzen duena. Folikulina aurkitu zenean horren antzeko gai maskulinoen bila hasi ziren zientzialariak. Badira androgeno sintetikoak, estrogenoak ere badiren bezala. Gizonezkoen sexu heldutasuneko ezaugarriak sortzen dituzte; eragin hori hipogonadismoa duten gizonengan ageri da batez ere. Emakumezkoengan gorputzak estrogeno gehiegi jariatzen duenean erabiltzen dira androgenoak. Hileko odol jarioa gera dezake. Neurriz gain hartuta, gizonezkoen ezaugarriak agertzen dira emakumezkoengan.