Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amuriza Sarrionandia, Xabier

Bizkaitar bertsolari eta idazlea (Zornotza, 1941). Apaiz ikasketak egin ondoren, eliz agintarien eta errejimen frankistaren aurka aritzeagatik kartzelan egon zen zazpi urtez. Euskaltzaindiak antolatzen zituen txapelketako epai-mahaikide, kartzelatik atera ondoren (1977) agertu zen ahots ederreko bertsolari zorrotz eta berrizale gisa. Bertsolaritzak azkenaldi honetan ezagutu duen gorakada aipatu orduko ageri da Amuriza bertsolari guztiz ezagunaren irudia. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen 1980 eta 1982. urteetan. Idazle ugaria, bereak dira Hil ala bizi (1973), Emeak (1985) eta Oromenderrieta (1987) eleberriak, Hitzaren kirol nazionala (1981), Hiztegi Errimatua (1982), Zu ere bertsolari (1982) eta Bertsolaritzaren historia (1996) saiakerak, eta Enaz banaz (199) oroitzapen-liburua, besteak beste. 2000an disko bat argitaratu zuen Xalbador bertsolariaren bat-bateko bertsoen inguruan, Xalbador: bat-bateko mirakulua, eta 2008an Orain ezin naiz hil eleberria argitaratu zuen interneten. Politikaren munduan, Herri Batasunako kide eta karguduna izan da.