Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amundarain Sarasola, Dionisio

Gipuzkoar idazle eta itzultzailea (Itsasondo, Gipuzkoa, 1930). Lazkaoko beneditarretan egin zituen lehen ikasketak. Gero, filosofia eta teologia ikasketak egin zituen, Parisen eta Erroman, besteak beste. Aurrerago, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietako lizentzia burutu zuen Donostian, Euskal Herriko Unibertsitatean. 1948an beneditar egin zen, eta 1953an apaiztu, baina 1986an sekulartu egin zen. Lan handia egina da helduen euskararen irakaskuntzan, Goierriko Euskal Eskolan (1974-1988) eta Maizpide Euskaltegian, besteak beste. Herri Ardularitzaren Euskal Erakundean (IVAp) euskara zerbitzuan aritua da, eta Euskararen Aholku Batzordeko kide ere izan da zenbait urtetan. Itzultzaile gisa, aipagarria da, bestak beste, Elizen arteko Bibliaren itzulpen-taldean egindako lana. 2001ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Anton Abbadia saria jaso zuen, euskararen normalizazioaren alde egindako lan handiaren aitormenez.