Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Amur

(Buriarrez, «zikina, lohia». Txin. Heilung Txiang, «herensuge beltzaren ibaia») Asiako Ekialdeko ibaia (4.354 km), Txilka eta Argun ibaiek bat egitearen ondorioz osatua. Muga egiten du Sobietar Batasuna izana (Siberia) eta Txina (Mantxuria) artean, ibilbidearen parterik luzeenean, eta Sakhalin golkoan itsasoratzen da, Tartariako itsasartearen iparraldean. Adar nagusiak: Zeia, Sungari, Ussuri. Blagoveshtxensk, Khabarovsk, Komsomolsk eta Nikolaiev hiriak zeharkatzen ditu. Ekialde Urruneko nabigazio bide guztiz garrantzitsua da, neguko izoztea luzea eta udako uholdeak handiak diren arren.