Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Altsasuko Mahaia

1977ko urriaren 24an, politikari independente batzuk, Telesforo Monzon buru, eta Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV), Euskal Iraultzarako Alderdia (EIA), Euskal Sozialisten Biltzarrea (ESB), Herriko Alderdi Sozialista Iraultzailea (HASI) eta Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdia (LAIA), ezker abertzaleko alderdiek Altsasun bildurik bultzatzea erabaki zuten elkartzeko izena. Euskal Herria independente, sozialista, euskaldun eta batuaren aldeko estrategian, 1978ko apirilaren 27tik aurrera Herri Batasuna koalizioa izan zenaren jomuga taktikoa KAS alternatibaren puntuen inguruan oinarritu zen (autodeterminazio eskubidea Euskal Herriarentzat, amnistia euskal preso eta erbesteratu guztientzat, alderdi politiko guztien legeztapena, Hego Euskal Herriaren bateratzea, Nafarroa barne, euskara Euskal Herriko hizkuntza nazional nagusia eta herritar guztien bizi baldintzen hobekuntza). Haustura demokratikoaren aldeko jokamolde politiko honetatik bazter, EIA alderdiak utzi egin zuen Altsasuko Mahaia, sortu eta hilabetera, 1977ko Hauteskunde Orokorren arabera eratu zen Euskal Kontseilu Nagusian parte hartzeko.