Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Altonaga Sustatxa, Kepa

Bizkaitar idazle eta irakaslea (Loiu, 1958). Biologian doktorea da Euskal Herriko Unibertsitatean. 1992-1995 bitartean, Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen eta 2003. urteaz geroztik, Euskaltzaindiko euskaltzain urgazle da. 1992an Munibe Saria irabazi zuen Iberiako Penintsularen iparraldeko lehorreko muskuiluei buruzko ikerketa batengatik, eta 1996. urtean CAF saria lortu zuen Folin markesa. Marraskiloak eta euskaldunak uharte galduan lanari esker. 1999. urtean berriro jaso zuen sari hori, Armand David pandaren aita liburuari esker, eta 2007an Etxepare, Aldudeko medikua argitaratu zuen. Lan horrek 2003ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgaziorako saria irabazia zuen.